XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. ZENBAIT ELEMENTU KIMIKOZ OSATURIKO SUBSTANTZIAK

d) Elementuak izendatzeko, zergatik ote dago nazioarteko ikur batzuren beharra? Arrazoinak eman.

e) Saia zaitez gogoratzen zein elementuri dagozkien ondoko ikurrak.

Ezin badituzu inolaz ere gogoratu, orduan bakarrik begiratuko duzu elementuen taula.

f) Kontsulta-liburuen laguntzaz, saia zaitez azaltzen gaingiroki, zer den elementuen Taula Periodikoa.

2.- ZENBAIT ELEMENTU KIMIKOZ OSATURIKO SUBSTANTZIAK

Ikusten eta ukitzen dituzun gauza gehienak ezagutzen dituzun elementuez osaturiko substantziak dira.

Elementu osagaiak proportzio desberdinetan konbinatzen dira.

Gai honetan zera nahi dugu ikusi; alegia zuk ohizkoan erabiltzen duzun substantziaren bat, bere elementu osagaietan disoziatu edo bereizi egin daitekeela.

Horretarako honako Laborategi-Gidoia egingo dugu.

Bertan egunero ikusten eta zure beharretarako erabiltzen duzun substantzia bat, bere elementu osagaietan bereizten saiatuko gara.

Elementu hori ura izango dugu.

Kontuan izan laborategian eta edozein experientzia egiterakoan behatu behar dituzun arauak.